2008/12/24

APERTURA MAYENCOS


Datorren igandean "Apentura de Mayencos" lasterketara goaz, Somporten egiten da eta nire mailan 5km dira, oso gogorra da prestatu diguten ziruitua.

2008/12/15

EUTSI!


Gaur arratsaldean Eutsi! pelikula ikusi dut nire anaiarekin etxean, ez dut ez Ares ez Emule erabili pelikula jaisteko eta oso azkar jaitsi da.
Pelikula nahiko motza da ordu bat eta erdi gutxi gorabehera baina oso ongi eginda dago.
Ez dut gehiago esango, jaitsi pelikula eta ikusi!





[Gartxot] eszena "pikanteak" daude.

2008/12/13

ABODI

Gartxot bihar igo Abodira zihuraskio gu eskiatzera jonago gara, Belagua itsirik dagoelako bentiskengatik, bueno igotzen bazara ikusi egingo gara.
AGUR

2008/12/11

Ze nolako klasea

Gaur nor erori da klasean? Izugarrizko lurrikara egon da ezta? Ea idazten duzuten zerbait berria asperturik nago eta.

2008/12/10

Eskiatzaile susmagarria

Eskiatzaile bat ia neguko asteburu guztietan joaten zen Izabara menditik eskiatzera, baina egun batean ez zen itzultzen eta bere familia SOSera deitu zuen, ez zuten aurkitu bera bere apartamentuan agertu baizik.
Bi zauri zituen aurpegian eta aurpegia zikina odola idorturik zegoelako. Bere familiakoek galdetu zioten ea zerekin egina zituen harramazka horiek, baina berak ez zuen ezer erantzuten.
Aste guztia pasa zuen ezer esan gabe eta hurrengo asteburuan berriro joan ziren Izabara eta bera ere eskiatzera joan zen, ohikoa egiten ari zen baina ez zuen hitzik esaten.
Horrela hilabete bat inguru eman zuen eta bere familiakoek susmatu zuten eskiatzera joaten zenean zerbait egiten zuela. Jarraitu zioten baina oso ongi eskiatzen zuen eta ezin izan zuten jarraitu eta hurrengo astebururako eskiatzaile profesional bat alokatu zuten.
Hurrengo asteburua heldu zen eta eskiatzaile profesionalak eskiatzailea jarraitu zuen eta egiten zuen guztia ikusi zuen. Orduan bere familiakoei esan zien hurrengo esteburuan eramango ziela bere eskiatzailea zer egiten zuen ikustera, baina baldintza batekin; asteburu hori eta hurrengoa ordaindu behar ziotela eta familiakoek onartu zuten proposamena.



Hurrengo asteburua ailegatu zen. Eskiatzailearen familiakoak eskiatzaile profesionalaren atzetik zihoazen, baina oso motela zen mutiko bat zeramaten eta gainera traketsa zen; erritmo normal batean bi ordu kostatzen zuena hiru ordu eta erdi iraun zuen.
Azkenean iritsi ziren eta Camille, Nere, basoilarra eta eskiatzailea mozkorturik ikusi zituzten, abesti hau abesten: "A mi me gusta el pipiriripipi"...

2008/11/24

Kalba

Nire herrian urtero, egun batean, mendira igotzen da erromerian eta mendira igotzen gaudelarik harri bat bota behar dugu, leku jakin batean, deabrua izutzeko.
Goian nahi duenak mezara sartzen da eta besteak kanpoan gelditzen dira janaria egiteko lekua bilatzen. Jende gehienak arkume saihetsak jaten ditu oso errazak direlako prestatzen eta, gero, kalban jolasten da.
Horrela jolasten da kalban:
Makil bat jartzen da eta banaka edo binaka jolas daiteke. Harri batekin saiatu behar da makila jotzen edo ahalik eta gehien hurbiltzen. Bost erronda egiten dira eta segun zenbat jende dagoen ilarak egiten dira, adibidez, hamar pertsona badaude, bi ilara egingo dira. Ilara bakoitzeko epaile bat dago eta ez da erabiltzen metroa edo halako sistemarik, makil batekin neurtzen da oso joko zaharra delako.

Ura gustukoa zuen katua

Bazen behin katu txiki bat asko bainatzen zutena eta Beltz zeukan izena.
Egun batean ihes egin zuen mendirantz eta bilatzera joan ziren eta igerilekuan aurkitu zuten igeri egiten.
Ura hain gustukoa zuenez bere etxeko baineran orduak pasatzen zituen bainatzen.
Behin bere lagunek Beltz gaixoari kola bota zioten eta teilatuan itsatsita geratu zen. Suertez euria egin zuen, kola oraindik ez zegoen lehortuta eta orduan erraz erori zitzaion.
Handik aurrera katu normal baten bizitza egiten saiatu zen eta lortu zuen bizitza normala egitea.

TA-TA-RRAS

Dakizuenez oihaneko erregea lehoia da, baina basokoa nor da? Jende askok esaten du ez dagoela, baina nire herriko basoko erregea Tatarras da. Eta nor da Tatarras?
Tatarras neska bat da, ez dauka hankarik, begi gorri-gorriak ditu eta azkazalak oso luzeak.
Hau da Tatarrasen istorioa:
Behin batean bazen neska oso eder bat eta bere mutil lagunarekin geratua zen basoan, baina bat-batean "Tuuuuuuuuuuu" bat entzun zuen eta, zerbaitek, izugarrizko kolpea eman zion, trena alegia, hankarik gabe geratu zen eta odol guztia burura igo zitzaion.
Eroetxe batera eraman zuten, urte pare bat eman zituen eta, egun batean, ihes egin zuen. Ez zuten aurkitu eta gauean etxe bateko teilatuan zegoen. Ikusi zuen bi neska-mutil han lo egiten zutela eta gelak sabaian leiho bat zuen. Giltza sartzeko lekutik azkazala sartu zuen eta barrura sartu zen. Barruan, neskatoari azkazalak lepoan sartu zizkion eta hil egin zen neskato gaixoa, eta mutikoa korrika joan zen gurasoengana.
Hurrengo gauean berdina egin zuen mutikoarekin, eta hurrengoan amarekin. Orduan aitak eskopeta bat erosi zuen eta umeen gelan gelditu zen Tatarrasen zain; baina Tatarras oso azkarra zen eta beste leku batetik sartu zen, bizkarretik igo zitzaion lepora heldu arte. Aita zintzilikatu egin zuen eta azkazal batekin goitik beherra larru guztia kendu zion, sufrimendua eraginez, eta azkenean aita hil egin zen ere eta Tatarrasek aitaren odolarekin paretan "itzuliko naiz" jarri zuen.



Hori duela hogeita bost urte gertatu zen eta jende askok esaten duenez Nabaskozeko San Kiriko mendian dago eta orain zaharra denez haurrei bakarrik erasotzen die. Urtero erromeria bat egiten da San Kirikora eta igotzen den jende guztia leku batean harriak botatzen ditu, Tatarrasek jakiteko eskopetak dituztela. Horregatik ez dituzte haurrak bakarrik hara ibiltzera joaten uzten, ez eta ehizan ere. Ekaitza dagoenean ez da inor joaten "Mairuen kobazulora" Tatarras han gordetzen delako.
San Kirikoko pagoak harramazkak dituzte eta txori askoren lumak aurkitzen dira lurrean.
Zuek jakingo duzue istorio hau egia edo gezurra den, baina nik pagoena eta lumena ikusi egin dut eta jendea mukuru batera harriak botatzen ere bai.
Beste gauza bat, duela hogei urte Iruñeko mendizale bat joan zen eta ez zen itzuli, gero ehiztariek bere arropa aurkitu zuten odolez betea. Orduan badakizue: Tatarras ikusten baduzue korrika egin ahalik eta azkarren.
Gauza bat ahaztu zait esatea... nondik datorren bere izena: ibiltzerakoan lehenengo ezkerreko azkazalak sartzen ditu lurrean "TA-", gero eskuinekoak "-TA-" eta bukatzeko biekin batera arrastatzen ditu "-RRAS!!!".

ZARAITZUKO ARTZAI BIDEAK

Artzai bideak dira mendiko portuetatik beheragoko belardietara ardiak jaistea, gure kasuan Aboditik Bardeetara.

Udaberriaren bukaeran igotzen dira mendi portuetara eta udazkenerako Bardeetara jaisten dira.

Gaur egun erabiltzen duten abelbidea:

Aboditik Erremendiara joaten da eta hortxe igarotzen da lehenbiziko gaua, bigarren gau Leparozen, hirugarrena Irunberri, laugarren gaua Kasedan eta bosgarren gau sarreran.

Goizeko zortzietan tiro bat botatzen dute eta ardiak sartzen hasten dira, lehenbizikoak Gartxoten osabaren ardiak sartzen dira dira, baina denek ez dute ibilbide guztia oinez egiten edo egun zehatz horretan sartzen, orain ardiak kamioetan jaisten dituzte eta gero gehienek kamioetan igotzen dituzte.

Orain denak Paso delakotik sartzen dituzte baina lehen zaraitzuarrek Murilo del Frutotik sartzen zituzten ardiak.

Sancho Garces erregeak erronkariarrei berarekin borrokatzeko eskatu zien eta hauek oso onak ziren arku eta baleztekin eta gerra hori irabazi zuten erronkariarrei esker.

Orduan errege honek sari giza Nafarroako lurralde bat ustea erabaki zuen eta gainera erronkariarrek aukeratu behar zuten lurralde hori, eta noski gehienak artzaia zirenez negua pasatzeko Bardeak ahutatu zituzten. Hau dena XII-XIII. mendeetan gertatu zen. Baina zaraitzuarrek eta Bardeak inguratzen duten herriek ezin izan zuten Bardeetan bazkatu 1705. urte-arte.

XII-XIII. mendeak baino lehenago seguraski ere artzai bideak egongo ziren, Nabaskoizeko Illon mendizerran trikuharriak daudelako eta gainera mendizerra honek duen pasu bakarrean Ollateko mendiartean, eta oraindik ere erronkariar abelbidea hortik igaro egiten da.

Lehen artzai gehienak egiten zuten abelbidea, baina orain ez du ia inorrek egiten, erosoagoa delako ardiak negua iristen denean bordan sartu edo lehen neguak gogorragoak zirelako...

Artzai bidearengatik piriniar askok ostatu antzekoak jarri zituzten, adibidez Josu Zubialderen familiakoek. Jendea ere bai erriberan gelditzen zen Maiderren aitonaren kasua edo nire amonaren anaiaren kasua Zarragaztelun dagoela bizitzen, baina nire familia-kideek ardiak izaten jarraitzen dute eta horiek ere bakarrik negurako sar daitezke Bardeetan.

Zaraitzuarrek erronkariarrek ez bezala batzuetan Aragoiko lurraldera pasatzen ziren eta horrek arazoak ekar zitzakeen, baina hori gaur egun berdin da erresumak ez direlako, egun hiru behien zerga egiten da baina festa giroan, ez da lehen bezala egiten, hiru behi eman behar zituztela Erronkariko belardietan bazkatzeagatik.

Ibiltzietako artzain ibiltari batek esan zuen abelbideekin zaraitzuarrek jotak ikasi zituztela, baina euskara galdu zutela.

JAJAJAJJAJAJ

http://es.youtube.com/watch?v=ENHpfFTRF2Q
Zer egiten duen irabazteko gogoak ezta!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008/11/03

Astelehenak 21

Pasilora joateko egun egokia, ezta Oihane.
Mateko fitxa ia osorik egin dugu.....

2008/10/27

Baserritarra Donostian

Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat. Eta trenean ibili behar zuela, eta zuzen-zuzenean geltokira jaisten da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez, tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:
— Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.
— Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor anden jartzen du, eh?

2008/10/22

Ez esan Tasiori

Hiztegi bat jarri dizuet ezkerraldean! Ez dut uste oso ona izango denik baina gutxienez zerbait da.

!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Ongi teknon batez ere Gartxot, -1, Errekor Ginesse berri bat idatziko dute zurekin, hori ez du egiten ez da Otsagitik pasatu diren kafreenak.
Aspertzen naizez tonteria hau idatzi dut, AUPA 1-2D!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Jajajajaja

Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:

Emango didazu izozki bat mesedez?

Zer zaporezkoa?

Berdin zait, erori egingo zait.

2008/10/21

Jajajajaja

Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.

Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.

Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.

LIBUR BAT

Ez dizuet errekomendatzen Egunez parkean liburua Juan Kruz Igerabiderena, haurrentzako liburua da eta ez da batere entretenigarria nire gustutzat, liburu baten bat gustatzen bazaizue Iritzietan apunatu eskerrikasko.

-1

Denbora asko neraman ezer idatzi gabe, eta aspertzen naiznez pentsatu dut zerbait idaztea.
Gartoxt begiratu ondo tituloa. Jajajajajajaja!
Aupa 1-2D eta ez aldatu bestela........................

2008/07/04

TURISTAK

Gaur konturatu naiz Nabaskoizera etortzen diren turistek, gauza berbera egiten dutela; bizikletarekin buelta bat ematen dute, zehatzago hauxe:


Norbaitek Las Koronasera igotzen ditu, hortik bide kazkar batetik Legarozera heltzen dira, eta pixkat aurrerago Ollate dago:
Jarraitzen dute eta Illon mendikatea zeharkatzen dute, hortik herrira jeisten dira, baina herrira heldu aurretik Benasako piszinan bainatzen dira.





2008/07/03

APAIZ ZAHARRAREN GITARRA


Ez zait batere gustatu eta ez dut uste irakurtzen bukatuko dudanik, baina ebste liburu bat irakurtzen ari naiz: "Monstruos y otras especies" eta hiori bai ari zaidala gustatzen.










Galderen erantzunak:
Nabaskoizeko arroila da eta Internetetik atera nuen, baina ez naiz gogoratzen nondik.
Ez dut uste etaparen batera joango naizenik, agian Pirinioetako batera, baina, ez dut uste. Tourreko argazki horretan ez naiz agertzen gutzigatik hortxe nengoen.

2008/07/02

GAUR LANA





Gaur arratsaldean piszina garbitzera eskoboiak hartuta eta pagarik gabe, ze muturra duten handiek gu egingo dugu lan gehiago eta beraiek bitartean begiratzen egongo dira. Bihar piszina beterik eta denok bainatzera, baina arazo txiki bat dago, ura izozturik egongo dela eta ea nor ausartzen de sartzera.




Pixkat gorago arroila bat dago eta errekak putzu ugari egiten ditu.

2008/07/01

TOURRA





Dakizuenez aste honetan hasiko da Tourra. Ez dago ihazko garailea Contador eta aurten ez da Euskal Herritik igaroko. Ihaz ordea bai, eta izugarrizko jendetza bildu zen errepide bazterretan txirrindulariei animatzeko, eta batik bat Belaguako mendatean, han Euskaltel enpresak kamisetak oparitzen zituelako eta txiringitoak montatu zituzten.

2008/06/27

NABASKOIZEKO FESTAK

Hilabete bat eta hasiko dira, aurten bai direla festa honak: txokolatada, buruandiak, txaranga, etab.
Uztailaren 31 hasiko dira et abatzuei abuztuaren 5a arte luzatuko zaizkie "hori ez da nire kasua".

FESTAK HURBILTZEN

Gaur telebistan ikusi dut, Formula 1-eko bi kotxe enzierroaren ibilbidea egingo dutela, baina ez direla ausartu goitiberei lasterketa bat botatzen.
Zergatik izango da? Beldurra izango ote dute?

2008/06/24

OPORRETAKO LEHEN ASTEA

Izugarrizko berria:
Nabaskoizeko igerilekua garbitua eta beteta dago. Normalean bi aste geroago egiten dutena lehenengo astean egin dute.

2008/06/20

UDA DATOR

Kaixo uda dagoeneko heldu da eta udarekin batera festa. Orain Herri Kirolak eta gero etxera bazkaltzera.

2008/06/19

AGUR ESKOLA

Osteguna da, azterketa bakarra geratzen da eta ostiralean ez dugu ez ere ez egingo. Herri Kirolak egingo ditugu eta gero etxera uda guztirako.

Agurrra

Kaixo ni Urbikain naiz eta uda honetan egunero zerbait idatziko dut.