Kalba
Nire herrian urtero, egun batean, mendira igotzen da erromerian eta mendira igotzen gaudelarik harri bat bota behar dugu, leku jakin batean, deabrua izutzeko.Goian nahi duenak mezara sartzen da eta besteak kanpoan gelditzen dira janaria egiteko lekua bilatzen. Jende gehienak arkume saihetsak jaten ditu oso errazak direlako prestatzen eta, gero, kalban jolasten da.
Horrela jolasten da kalban:
Makil bat jartzen da eta banaka edo binaka jolas daiteke. Harri batekin saiatu behar da makila jotzen edo ahalik eta gehien hurbiltzen. Bost erronda egiten dira eta segun zenbat jende dagoen ilarak egiten dira, adibidez, hamar pertsona badaude, bi ilara egingo dira. Ilara bakoitzeko epaile bat dago eta ez da erabiltzen metroa edo halako sistemarik, makil batekin neurtzen da oso joko zaharra delako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario