2008/11/24

Kalba

Nire herrian urtero, egun batean, mendira igotzen da erromerian eta mendira igotzen gaudelarik harri bat bota behar dugu, leku jakin batean, deabrua izutzeko.
Goian nahi duenak mezara sartzen da eta besteak kanpoan gelditzen dira janaria egiteko lekua bilatzen. Jende gehienak arkume saihetsak jaten ditu oso errazak direlako prestatzen eta, gero, kalban jolasten da.
Horrela jolasten da kalban:
Makil bat jartzen da eta banaka edo binaka jolas daiteke. Harri batekin saiatu behar da makila jotzen edo ahalik eta gehien hurbiltzen. Bost erronda egiten dira eta segun zenbat jende dagoen ilarak egiten dira, adibidez, hamar pertsona badaude, bi ilara egingo dira. Ilara bakoitzeko epaile bat dago eta ez da erabiltzen metroa edo halako sistemarik, makil batekin neurtzen da oso joko zaharra delako.

Ura gustukoa zuen katua

Bazen behin katu txiki bat asko bainatzen zutena eta Beltz zeukan izena.
Egun batean ihes egin zuen mendirantz eta bilatzera joan ziren eta igerilekuan aurkitu zuten igeri egiten.
Ura hain gustukoa zuenez bere etxeko baineran orduak pasatzen zituen bainatzen.
Behin bere lagunek Beltz gaixoari kola bota zioten eta teilatuan itsatsita geratu zen. Suertez euria egin zuen, kola oraindik ez zegoen lehortuta eta orduan erraz erori zitzaion.
Handik aurrera katu normal baten bizitza egiten saiatu zen eta lortu zuen bizitza normala egitea.

TA-TA-RRAS

Dakizuenez oihaneko erregea lehoia da, baina basokoa nor da? Jende askok esaten du ez dagoela, baina nire herriko basoko erregea Tatarras da. Eta nor da Tatarras?
Tatarras neska bat da, ez dauka hankarik, begi gorri-gorriak ditu eta azkazalak oso luzeak.
Hau da Tatarrasen istorioa:
Behin batean bazen neska oso eder bat eta bere mutil lagunarekin geratua zen basoan, baina bat-batean "Tuuuuuuuuuuu" bat entzun zuen eta, zerbaitek, izugarrizko kolpea eman zion, trena alegia, hankarik gabe geratu zen eta odol guztia burura igo zitzaion.
Eroetxe batera eraman zuten, urte pare bat eman zituen eta, egun batean, ihes egin zuen. Ez zuten aurkitu eta gauean etxe bateko teilatuan zegoen. Ikusi zuen bi neska-mutil han lo egiten zutela eta gelak sabaian leiho bat zuen. Giltza sartzeko lekutik azkazala sartu zuen eta barrura sartu zen. Barruan, neskatoari azkazalak lepoan sartu zizkion eta hil egin zen neskato gaixoa, eta mutikoa korrika joan zen gurasoengana.
Hurrengo gauean berdina egin zuen mutikoarekin, eta hurrengoan amarekin. Orduan aitak eskopeta bat erosi zuen eta umeen gelan gelditu zen Tatarrasen zain; baina Tatarras oso azkarra zen eta beste leku batetik sartu zen, bizkarretik igo zitzaion lepora heldu arte. Aita zintzilikatu egin zuen eta azkazal batekin goitik beherra larru guztia kendu zion, sufrimendua eraginez, eta azkenean aita hil egin zen ere eta Tatarrasek aitaren odolarekin paretan "itzuliko naiz" jarri zuen.



Hori duela hogeita bost urte gertatu zen eta jende askok esaten duenez Nabaskozeko San Kiriko mendian dago eta orain zaharra denez haurrei bakarrik erasotzen die. Urtero erromeria bat egiten da San Kirikora eta igotzen den jende guztia leku batean harriak botatzen ditu, Tatarrasek jakiteko eskopetak dituztela. Horregatik ez dituzte haurrak bakarrik hara ibiltzera joaten uzten, ez eta ehizan ere. Ekaitza dagoenean ez da inor joaten "Mairuen kobazulora" Tatarras han gordetzen delako.
San Kirikoko pagoak harramazkak dituzte eta txori askoren lumak aurkitzen dira lurrean.
Zuek jakingo duzue istorio hau egia edo gezurra den, baina nik pagoena eta lumena ikusi egin dut eta jendea mukuru batera harriak botatzen ere bai.
Beste gauza bat, duela hogei urte Iruñeko mendizale bat joan zen eta ez zen itzuli, gero ehiztariek bere arropa aurkitu zuten odolez betea. Orduan badakizue: Tatarras ikusten baduzue korrika egin ahalik eta azkarren.
Gauza bat ahaztu zait esatea... nondik datorren bere izena: ibiltzerakoan lehenengo ezkerreko azkazalak sartzen ditu lurrean "TA-", gero eskuinekoak "-TA-" eta bukatzeko biekin batera arrastatzen ditu "-RRAS!!!".

ZARAITZUKO ARTZAI BIDEAK

Artzai bideak dira mendiko portuetatik beheragoko belardietara ardiak jaistea, gure kasuan Aboditik Bardeetara.

Udaberriaren bukaeran igotzen dira mendi portuetara eta udazkenerako Bardeetara jaisten dira.

Gaur egun erabiltzen duten abelbidea:

Aboditik Erremendiara joaten da eta hortxe igarotzen da lehenbiziko gaua, bigarren gau Leparozen, hirugarrena Irunberri, laugarren gaua Kasedan eta bosgarren gau sarreran.

Goizeko zortzietan tiro bat botatzen dute eta ardiak sartzen hasten dira, lehenbizikoak Gartxoten osabaren ardiak sartzen dira dira, baina denek ez dute ibilbide guztia oinez egiten edo egun zehatz horretan sartzen, orain ardiak kamioetan jaisten dituzte eta gero gehienek kamioetan igotzen dituzte.

Orain denak Paso delakotik sartzen dituzte baina lehen zaraitzuarrek Murilo del Frutotik sartzen zituzten ardiak.

Sancho Garces erregeak erronkariarrei berarekin borrokatzeko eskatu zien eta hauek oso onak ziren arku eta baleztekin eta gerra hori irabazi zuten erronkariarrei esker.

Orduan errege honek sari giza Nafarroako lurralde bat ustea erabaki zuen eta gainera erronkariarrek aukeratu behar zuten lurralde hori, eta noski gehienak artzaia zirenez negua pasatzeko Bardeak ahutatu zituzten. Hau dena XII-XIII. mendeetan gertatu zen. Baina zaraitzuarrek eta Bardeak inguratzen duten herriek ezin izan zuten Bardeetan bazkatu 1705. urte-arte.

XII-XIII. mendeak baino lehenago seguraski ere artzai bideak egongo ziren, Nabaskoizeko Illon mendizerran trikuharriak daudelako eta gainera mendizerra honek duen pasu bakarrean Ollateko mendiartean, eta oraindik ere erronkariar abelbidea hortik igaro egiten da.

Lehen artzai gehienak egiten zuten abelbidea, baina orain ez du ia inorrek egiten, erosoagoa delako ardiak negua iristen denean bordan sartu edo lehen neguak gogorragoak zirelako...

Artzai bidearengatik piriniar askok ostatu antzekoak jarri zituzten, adibidez Josu Zubialderen familiakoek. Jendea ere bai erriberan gelditzen zen Maiderren aitonaren kasua edo nire amonaren anaiaren kasua Zarragaztelun dagoela bizitzen, baina nire familia-kideek ardiak izaten jarraitzen dute eta horiek ere bakarrik negurako sar daitezke Bardeetan.

Zaraitzuarrek erronkariarrek ez bezala batzuetan Aragoiko lurraldera pasatzen ziren eta horrek arazoak ekar zitzakeen, baina hori gaur egun berdin da erresumak ez direlako, egun hiru behien zerga egiten da baina festa giroan, ez da lehen bezala egiten, hiru behi eman behar zituztela Erronkariko belardietan bazkatzeagatik.

Ibiltzietako artzain ibiltari batek esan zuen abelbideekin zaraitzuarrek jotak ikasi zituztela, baina euskara galdu zutela.

JAJAJAJJAJAJ

http://es.youtube.com/watch?v=ENHpfFTRF2Q
Zer egiten duen irabazteko gogoak ezta!!!!!!!!!!!!!!!!!!