2009/06/08

BURUZ-BURUKO FINALA


Atso pilotazko buruz-buruko finala jolastu zen, Aimar Olaizola Juan Mtz de Irujoren aurka.
Partidaren hasiera oso brdindua izan zen baina zazpira berdindu eta gero Irujok aurrea hartu eta berehala hamahirura iritsi zen, beste urteen antzera Aimarrek sakea lortu eta sake-errematea delakoa egiten saiatu zen baina atso ez zen izan bere eguna. Ordea 11 eta 13 jarri zen baina hortik aurrera Juanek izugarrizko potentziala erakustiz 21-era joan zen zuzenean baina Aimar Olaizolak tantu batzuk egiten saiatu zen batez ere ipurdia gerian ez usteko, baina soilik bat egin zuena eta 12-22 bukatu zen partida.

EUSKARA

EUSKARA GEUREA
Nafarroan anitz hizkuntza mintzatu dira historian zehar. Historiaurretik gaur arte Nafarroan mintzatu den hizkuntza bakarra euskara da. Horregatik euskara Nafarroako osagairik bereizgarrienetakoa da eta bere ondare kulturalaren garrantzi elementua, euskara iraganarekin elkartzen gaitu. Euskara suntsitu ez den hizkuntza bakarra izan da, indoeuroparren eta erromatarren inperioei aurre eginez.
Euskarak seiehun eta zazpiehun mila hiztunek hitz egiten dute munduan, horien %10 Nafarroan.
Euskara hizkuntza misteriotsua da, ez duelako munduko beste hizkuntzekin zerikusirik.

EUSKALKIAK
Euskara oso aldakorra da leku batetik bestera, Koldo Zuazoren arabera sei euskalki bereiz daitezke: Mendebaldekoa, erdialdekoa; Nafarrera, Ekialdeko Nafarrera, Nafar-Lapurtera eta Zuberera; batura bat ere badago, euskara batua delakoa.
Mendebaldekoa:
Mendebaldeko euskara edo bizkaiera euskalkirik diferenteena eta bereziena da.
Literaturako liburu gailenetako batzuk bizkaieraz idatzi dira, adibidez “Refranes y Sentencias” edo “Peru Abarka” eleberria. Bizkaiera hiztun asko ditu, gutxi gorabehera hirutik batek bizkaieraz egiten du.
Erdialdekoa eta Nafarrera
Erdialdeko euskalkia eta Nafarrera ia berdinak dira eta elkar errez elurtzen dira. Gainera, Nafarroako ibar askotako euskara erdialdeko euskalkian sailkatu behar da. Bi aldaera hauek oinarrizkoak izan ziren euskara batua itxuratzeko, idatziz erabiltzen den estandarra alegia.
Ekialdeko Nafarrera
Ekialdeko Nafarrera Pirinio ibarretako euskara da, Zaraitzu eta Erronkari ibarretakoa. Erronkariera iraungita dago, euskalki honen azken hiztunak XX. mendeko azken urteetan hil ziren. Zaraitzueraz lagun gutxi batzuk mintzatzen dira oraindik. Erronkarieraz XVI. mendeko sorgin konjuru bat dago.
Nafar-Lapurtera
Frantziako euskalkiek (Zuberera izan ezik) osatzen dute Nafar-Lapurtera. Erdialdeko euskalkiarekin Nafarrerarekin antz asko dauka. Euskalki honetakoak dira euskal literaturako obrarik zaharrenak, adibidez, “Lingua Vasconum Pimitae” Bernat Etxeparerena edo Testamentu Berriaren lehen itzulpena “Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria” Joana Albret erreginak enkargatua edo “Gero” liburua Pedro Axularrena, liburu hau da euskal literaturaren gailurra.
Zuberera
Zubererak hiztun gutxi ditu, 15000 lagun eskas. Beste euskalkietatik oso aldendua dago, antz handia du Erronkarierarekin. Xiberotarrek u ebakitzen dute eta “ü” jartzen dute.

NAFARROAKO EUSAKARA HISTORIAN BARNA

Garai batean euskara gaur baino hagitzez hedatuagoa zegoen Nafarroan. Baskoien hizkuntza zen, hau da, Nafarroako lurralde gehiena eta Gipuzkoa, Errioxa eta Huescaren zati batzuetan hitz egiten zen.
Erromatarrak iristean baskoien buruzagiak latinez hitz egiten hasi ziren, baina, gainerako baskoiek hizkuntzari eutsi zioten.
Erromatarren garaiko Lerga hilerrian, “Ummezahar” jartzen du. Izen hori aski argi dago euskal izena dela.
Erdia Aroan, Nafarroako bi bat herenetan hitz egiten zen euskara, baina lurralde horietako hiri eta herri handietan ere beste hizkuntzak erabiltzen ziren, lehendabiziko latina, gero Nafarroako erromantzea eta azkenik gaztelania.
XVIII. mendean euskararen mugak txikitu ziren eta hiri eta herri handietan euskara ia galdurik zegoen.
XIX. mendeak Nafarroako Erdialdean euskara lekuturik zegoen eta XX. Mendean Iruñean gutxi hitz egiten zen eta euskara iparraldean baino ez zen geratzen, XX. Mendearen bukaeran Erronkarin erabat galdu zen.
Pamplona eta Iruñaren arteko berdintasunak:
Pamplona : Pompe(ius) + iluna
Euskara zaharrean ilun hiria esan nahi du, adibiez, Irunberri, hiri berria.

EUSKARA GAURKO NAFARROAN

Eusakara Belatez gorako Nafarroan eta Araitz, Larraun, Imotz, Basaburua, Ultzama ibarrean, eta Sakana eta Burundan hitz egiten da.
Nafarroako haur eta gazte eskolan euskara ikasi dute, Nafarroako %23 euskaraz ikasten du.
Heldu askok euskaltegietan ikasi dute euskara.
Nafarroako euskaldun herri bakoitzak bere mintzaira dauka:
Eugi: Eugi eztakit nola ibiliko den, zeatik auto aundiz pasatiko da eta eztu...
Baztan: Pues, zer errain dutzut nik? Pues, nola hemengo gizonak gaten zazkitzun fabriketara lanera.
Etxalar: Sariak die sei sare, eta orduan die batzuk handiyaguak, bertzik ttikiyaguak.
Leitza: Moxkortute hola bueltaka emen zebiltzen herriin ta nere izoan etxea yoan.
Intza: Hemen lenago baserri asko zen hemen, berroeita gejio baserri zien jendea bizitzen zena.
Etxarri: Orduben, mendiyoiten alleatzien jende arrotzak, hondatzen dittube bazter guziek.
Lizarraga: Hemen alkarrekin askos hoieki entenditzen gaa auskeas ze... hizketan, e? erdeas.
Etxaleku: Nik hemen herri ttiki hoketaa, Zarranzaa ta holako... Goldaaza eta honketaa.
Otsagi: Amorziak eta aitaborziak bazekien zerbait erdara, baia etzien egiten sekula, haien artian sekula.
Uztarroze: Neskatuak xuaitan ginzia Franziara; orai, octubre, octubre, este... ilabete lenian, Frantziara, kara, ezpartiñaren egitra.

J.K Igerabide

Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin zituen eta irakasle ibilia da zenbait herritan. Filologia ikasketak egin zituen, eta Euskal Filologian Doktoregoa egin zuen. Batxilergoko irakasle urte batzuetan ibili eta gero, gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen asko egin du euskarara, bai haur literaturan, bai helduenean. Literaturari buruzko zenbait ikerketa ere egin ditu, batik bat haur literatura arloan. Haurrentzako liburu asko idatzi du, gehienak ipuinak; bere lehen haur-liburua Begi-niniaren poemak izan zen (Erein, 1992), eta geroztik arlo horretan zenbait liburu idatzi du.

Mota desberdineko liburuak idazti ditu:

Narrazioa: Izar bat agertu da (2001 Igela)

Nobela: Hauts bihurtu zineten (2005 Alberdania). Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz.

Saiakera: Bularretik mintzora (2003 Erein)

Poesia: Notre- Dameko oihartzuna (1981 Elkar)

Biziotzaren solasean (1989 Elkar)

Sarean leiho (1994 Alberdania). Igerabidek gauzak esatea baino nahiago izan du iradokitzea, Haiku zaharren teknika eguneratu baten bidez. Naturaren behaketa zehatzaren haritik norberaren sentsibilitateari hots egin.

Maisu isila (2002 Alberdania). Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.

XX. mendeko poesiaren kaierak (2002 Susa)

Haur eta gazte literatura:

Tilin-talan (1993 Elkar)

Egunez parke batean (1993 Alberdania). Egunez parke batean liburu sail baten lehen alea da. Bertan, autoreak pertsonaia bat asmatzen du: Grigor haurra. Grigorrek lagun egiten du erle bat eta animalien erresuma misteriotsuan sartzen da haren bidez.

Gauez zoo batean (1994 Alberdania). Juan Kruz Igerabidek sortutako pertsonaia da Grigor, eta bere erlearen laguntzaz bizi dituen gorabeherak kontatzen dizkigu oraingo honetan.

Denboraldi bat ospitalean (1995 Alberdania). ehenago Egunez parke batean eta Gauez zoo batean izeneko ipuin liburuak argitaratu genituen, eta haien jarraipena da orain argitaratzen dugun Denboraldi bat ospitalean. Ospitale batean, bizi dituen gorabeherak kontatzen dizkigu oraingo honetan.

Oporraldi bat ospitalean (1995 Alberdania).

Neskatxa telepatikoa (1996 Edebe giltxa)

Andretxo bizardunaren uhartea (1997 Edebe giltxa)

Bota ura nire terrazatik (1997 Edebe giltxa)

Gau, gau, gau (1997 SM)

Atea kox-kox (1997 Elkar)

Haur korapiloak (1997 Pamiela)

Abraham (1998 Erein)

Jonas eta hozkailu beldurtia (1998 Aizkorri)

Helena eta arrastiria (1999 Elkar)

Botoi bat bezala (1999 Anaya Haritza)

Hamabi galdera pianoari (1999 Alberdania). Ama hil, eta pianoaren aurrean hamalau urteko neska batek egiten duen barne-bakarrizketan oinarritutako nobela hau heriotzari buruzko hausnarketa bat da, baina ez era intelektual batean emana, nerabeak, gauzak pentsatu baino, sentitu egiten baititu.

Jonasen pena (1999 Aizkorri)

Leo Ferguson (1999 Erein)

Dantzariño haserre (2000 Elkar)

Maisu berria (2000 Alberdania). Maisu berria, Grigor eta erlearen ipuinen bosgarren liburua da. Beste pertsonaia ezagun batzuk ere ageri dira, koadrila osatuz: Arranke, Ainhoa eta abar. Ikasturtearen hasieran, maisu berria dute eskolan, biboteduna, zakarra; harengandik ihesi, gelako haurrek abentura harrigarri bat biziko dute, beste mundu batera sarturik.

Sagutxo ameslaria (2000 Alberdania)

Ttolo maitea (2000 Eusko ikaskuntza)

Txirri, Mirri eta Txiribiton, Alima polita (2000 Alberdania)

Jonasen iratzargailua (2001 Aizkorri)

Eskola ekologikoa (2001 Erein)

Mintzo naiz isilik... (2001 Elkar)

Daratulua (2001 Descle de Brouwer)

Paularen zazpi gauak (2002 Edebe giltxa)

Poesia haur-literatura

Begi niniaren poemak (1992 Erein)

Egun osorako poemak eta beste (1993 Pamiela)

Kartapazioko poemak (1998 Ibaizabal)

Munduko ibaien poema (2004 Elkar)

Gorputz osorako poemak (2005 Aizkorri)

Aforismoa

Herrenaren arrastoan (1998 Alberdania). Denok hasten gara txiki-txikitatik nobela luze bat irakurtzen, eta hil arte ez da nobela hori amaitzen. Bizitza du izenburu. Nobela horretan fikziozko pertsonaiak nahiz benetakoak nahasten dira; arrastoa utzi, eta han-hemenka aldentzen dira bidegurutzeetan zehar, herrenka. aina zer pentsa uzten zaituzten haritxoak dira, eta hitz handirik erabiltzen ez badu ere, hitz handiak datozkizu berehala burura liburua irakurri ahala: bizitza, heriotza, amodioa, adiskidetasuna…

Egia hezur (2004 Alberdania)

Otsagabiako institutuan egindako elkarrizketan, nobela egileek batzuetan esaten zioten oso gutxi idazten zuela baina berak nobela egileek baino gehiago idazten du, liburu txiki asko egin dituelako.

Berak egindako liburu bat irakurri dut Egunez Parke Batean, eta ez zait gustatu baina beste bat irakurtzen ari naiz eta oso gustukoa dut Abraham delakoa.

Begi niniaren poemak

IGERABIDE, Juan Kruz: "Begi niniaren poemak".

EDUKIA: Liburua poemaz osaturik dago, baina poemak ez dira haikurik, poemak oso ulergarriak dira, haurrentzako poemak baitira. Niri ez zaizkit poemak gustatzen eta oso ongi ulertu ditut, liburuaren bukaeran esaten duenez, liburu hau Zizurkilgo haurrekin egin zuen, bera baita Zizurkilgo bertso eskolako irakaslea, hasieran jolas bat bezala hartu zuen, baina gero, liburua argitaratzea erabaki zuen; berak dioenez poemak bere etxeko leihotik ikusten den mendian txukundu zituen.
Liburua oso laburra da hirurogeita hemeretzi orri, baina orri bakoitzeko poema bat dago, horregatik hain motza da liburua eta liburuaren bukaeran idazlearen notatxo bat dago eta horretan azaltzen ditu gauza asko.

IRITZIA: Liburua ez zait gustatu, hamarretik hiru bat jartzen diot, ez zaizkit batere poemak gustatzen, nahiago ditut beste liburu mota batzuk, hala nola, komikiak edo eleberriak. Nire ustez poemak oso aspergarriak dira, horregatik ez nieke poemak gustatzen ez zaien jendeari liburu hau gomendatuko, laburbilduz, ez diot inori Juan Kruz Igerabideren libururik gomendatuko, sei irakurri ditut eta bakarrik "Atea kox-kox" liburua gustatu zait.

Mintzo naiz isilik...

IGERABIDE, Juan Kruz: "Mintzo naiz isilik...".

LABURPENA: Liburu hau asmakizunez osaturik dago, ipuin bat dago soilik. Asmakizunak zortzi taldeetan sailkaturik daude: "janariak", "tresnak", "animaliak", "zerukoak", "landareak", "gorputzekoak", "jantziak" eta "bereziak". Ipuina Tibeteko ipuina da.
Tibeteko ipuina: Gizon bat hilzorian zegoen eta bere urre guztia Sonami, bere semeari, eman zion. Semeak monasterio batera joan zen denboraldi batez eta, urre guztia, lagun bati utzi zion. Itzuli zenean urrearen bila joan zen eta lagunak urrea hauts bihurtu zela esan zion. Orduan, Sonamek lagunari semeak zainduko zizkiola esan zion eta lagunak semeak utzi zizkion. Sonamek bi tximu erosi zituen eta lagunari bere semeak tximu bihurtu zirela esan zion eta berriz haur bihurtzeko urrea behar zuela. Sonamek urrea hartu eta lagunaren semeak atera eta lagunari eman zizkion. Sonameklaguna begiratu eta lagunak Sonam eta barrezka hasi ziren biak.

IRITZIA: Asmakizunak gustatu zaizkit eta ipuina asko gustatu zait. Asmakizunak nahiko zailak ziren, horregatik, irakurri, erantzuna pentsatu eta liburuaren amaierako erantzunetan begiratzen nuen... horregatik liburua oso astuna egin zait.
Nire klasekoei ez nieke liburua gomendatuko oso astuna baita.

Atea kox-kox

IGERABIDE, Juan Kruz: "Atea kox-kox".

LABURPENA: Hiru haur, egunero bezala, eskolara doaz. Egunero bezala atean kox-kox egin zuten eta, atea irekirik zegoela ikusi zutenean, barrura sartu ziren.
Barruan eskale bat zegoen, eskaleak bokata eskatu zien eta horren truke, ipuin bat kontatuko zien.
Bokata eman zioten eta ipuina kontatu zien. Hori egunero egiten zuten, baina egun batean, eskalea ez zegoen eta mezu-poema bat utzi zien bere liburua ezkutaturik zegoen lekua adieraziz. Eskola bukatu ondoren, liburua bilatzen hasten dira eta baita aurkitu ere. Hortik aurrera ipuin bat irakurtzen dute eskolara joan baino lehenago.
Ipuin bakoitza bi edo hiru orrialdekoa da eta ipuin bakoitzaren bukaeran poema bat dago. Ipuin bakoitza gai desberdinekoa da, hau da, fikziozkoak, abenturazkoak, errealistak, tradizionalak...

IRITZIA: Liburua gustatu zait ipuintxoak oso dibertigarriak eta entretenigarriak zirelako. Liburu honi hamarretik zazpi jarriko nioke. Hasieran oso aspergarria iruditzen zitzaidan, baina ipuintxoak agertzen hasten direnean oso entretenigarria bilakatu zait.
Gehien gustatu zaidan ipuina "Nire haur garaiko ipuin bat" izan da; haur batzuk borda erori bat gaztelu bat bezala erabiltzen dute eta alegiazko etsai bat dute. Herriko jaietan bero handia egiten zuenez "gaztelua" erretzen zaie eta bere alegiazko etsaiaren erruz izan dela esaten dute. Supituki bilatzen hasten dira eta, azkenean, ohartzen dira bakarrik erre zela.
Nire klaseko gustiei gomendatzen diet liburu hau entretenigarria eta erraz irakurtzekoa delako.

Munduko ibaien poemak

IGERABIDE, JUAN KRUZ: "Munduko ibaien poemak".

LABURPENA: Liburua poemaz osaturik dago, ez da istorio jarraiturik. Kapituluen izenburuak kontinenteak dira, ez dira ez Ozeania, ez Antarktika agertzen.
Liburua Afrikarekin hasten da eta Afrikako ibai nagusienak poemetan deskribatzen ditu. Gero Amerikarekin berdina egiten du eta, azkenik, Europarekin. Baina, Europan, Iberiar Penintsulari buruz gehiago sakontzen du.
Poema asko haikuz osaturik daude, adibidez:

"Izozkiari
mazka goxo-goxo
ari da ibaia".

"Laztan egiten dio
ibaiak
lurrari bizkarrean".

IRITZIA: Liburua gustatu zait. Motza da, marrazki asko ditu, bat poemako. Gutxien gustatu zaizkidan poema gehienetan, inurriak sartzen zituen adibide bezala.
Gustatu zait ezagutzen ez nituen ibaiak ezagutu ditudalako eta ibaien deskribapen onak egiten dituelako.
Liburuari hamarretik zazpi bat jartzen diot, eta Geografia gustatzen zaion edonori errekomendatzen diot liburu hau.

Abraham

IGERABIDE, Juan Kruz: "Abraham".

LABURPENA: Mutiko batek Lehen Hezkuntza bukatu du eta DBH hastera doa, baina oso lotsatia da eta beldurra ematen dio DBH. Orduan, liburuak irakurtzen hasten da eta ez da lagunekin kalera ateratzen.
Ikasturtea hasten da eta ez du hitzik esaten. Egun batean Erlijioa zeukan eta erlijioko irakasleak Abrahamen istorioa kontatzen hasi zen, baina mutiko honek protesta egin zuen, gezurra zela esanez, eta Etikara joan zen. Momentu hortatik aurrera Abraham deitzen hasi ziren.
Ia gauero amets gaixtoak zituen eta idaztea pentsatu zuen. Irakasle batez, Mari Luzez, alegia, maitemindu zen, baina oraindik ere oso isila zen.
Egun batean liburuzainarekin klase ematen ari zirelarik Abraham Zoologiari buruz ikertzen hasi zen eta, klasea bukatzean, liburuzainak, Nepok, Abrahamek idatzitakoa irakurri eta asko gustatu zitzaionez, astean arratsalde batez, gelditzen ziren Zoologia ikertzeko.
Bere etxe ondoan bizi zen amonari poema bat idatzi zion eta zuzendaria ohiuka ea zergatik idatzi zuen hori bere amari buruz, esanez. Gurasoekin bilera bat izan zuten, baina amona agertu eta oso poema ona zela esan zuen eta arazoa konpondu egin zen. Arratsalde horretan festa zuten eta Naroak, bere gelakide batek, ateratzeko eskatu zion, baina Abrahamek ezetz esan zion.
Egun batez tripan izugarrizko mina sentitu zuen eta bere gurasoak izutu eta ospitalera eraman zuten. Bi astez egon zen ospitalean. Handik atera zenean psikologo batengana joan zen eta oso lagun egin zen psikologoarekin eta bere buruarengan sinesten hasi zen. Azkenean Mari Luzi zion amodioa errespetua bilakatu zen eta Naroarekin ateratzen hasi zen.

IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Gutxien gustatu zaidana poema asko agertzen direla eta niri ez zaizkit poemak gustatzen. Beste aldetik irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidanen artean dago, nerabe baten bizitza kontatzen duelako. Liburua hartu nuenean ez nuen uste nerabeen inguruko istorioa izango zenik, nahiz eta azalean nerabe baten marrazki bat agertzen den. Liburu hau nire gelako edonori gomendatuko nioke.
Liburuaren hasierarekin ez naiz asko identifikatu, bera oso isila zelako eta hori ez da nire kasua, baina bukaeran, pentsatzen duena esaten du eta horretan gehiago irudikatzen naiz.
Liburu hau irakurtzen hasten den edonor, hasieran aspertu egingo da, baina gero atxikitu egiten zara liburu honetara.

Egunez parke batean

IGERABIDE, Juan Kruz: "Egunez parke batean".

LABURPENA: Herri handi batean parke bat egin nahi zuten eta Grigor haurra egunero joaten zen parkera bukatu zutenetik eta, egun batean, sorbaldan erle bat jarri zitzaion. Grigor beldurtu egin zen, baina erleak lasaitu egin zuen ez ziola ziztatuko esanez. Oso lagun egin ziren eta Grigorrek erlearekin pasatzen zituen arratsaldeak.
Txepetx batek egunero goiz altxatu eta gereziondo batera joaten zen gosaltzera, baina zozo alfer batek, handiagoa zenez, zuhaitzatik botatzen zuen. Grigor, erlea eta txepetxak tranpa bat prestatu zioten zozoari eta erori egin zen.
Beste batean mutil gaizto batzuek inurriei piza egiten zieten, eta inurriek erleari esan zioten eta erleak Grigorri kontatu zion. Grigorrek tranpa bat prestatzea pentsatu zuen eta mutilak erori egin ziren.

IRITZIA: Liburu hau ez zait batere gustatu. Haurrentzako liburu bat da, letra oso handia duelako eta kontatzen duena tontakeri bat delako. Batik bat horregatik, animaliek hitz egiten dutelako, saguzarrek entzuten dutelako...

Txoria izateko ametsa

Duela hamar milioi urte izaki talde bat asko garatu zen. Izaki talde hura entxoak ziren, eta oso gorpuzkera bitxia zuten: elefantearen burua, jirafaren hankak eta behiaren enborra. Gorputz horrengatik oso baldarrak ziren.
Entxo guztien ametsak, elefante izatea, jirafa izatea edo behia izatea zen: gainera agureek umeei ametsengatik borrokatzera erakusten zieten.
Tutu izeneko entxo-haur batek ez zuen amets hori: txoria izan nahi zuen, txoria baita animaliarik askeena. Egunero zuhaitz batera igo eta salto egiten zuen, baina ezin zuen hegan egin.
Egun batean, ordea, zauri bat egin eta bere gurasoek zigortu egin zuten; gainera Tutuk susmoak bazituen bere gurasoak gezurti batzuk zirela. Tuturen herrian denek hizkuntza berbera hitz egiten zuten. Bere gurasoek, ordea, beste hizkuntza bat hitz egiten zuten. Horrez gain, Tuturen herrian, joko batzuk ziren baina Tuturen gurasoek ez zekiten jolasten eta gainera Tutu gaixoari joko horiek debekatzen zizkioten.


Egun batez Tuturen gurasoen lagun batzuk etorri ziren eta Tutu konturatu zen lagun horiek "torturatzaile berde"en nagusiak zirela, berdin hitz egiten baitzuten. Tutu herriko nagusiarengana joan zen eta zekien guztia kontatu zion. Orduan, nagusiak, Tuturen gurasoak herritik bota zituen.
Baina gauza ez zen hor geratu. Tuturen aitak munstro berde pila ekarri zituen eta guda batean murgildu ziren.
Tutu, azkenean, inor ohartu gabe, txoria bihurtu zen.

Modernizazio pesimista

2999. urtea.
Bada mendizale talde bat, gaur egun normala denez, super botak erabiltzen dituzte, hau da, turboa dutenak. Lurreko mendirik garaienera igo behar dute, Everestera (7.998 m.). Duela 1000 urtetik hona uraren maila ia 100 metro igo da eta Everesten gailurrean ia ez dago elurrik.
Mendizale taldea Everest igotzen hasten da, eta berehala ozono jantzia jantzi behar dute eguzkiaren izpiek erre egiten dituztelako, hala ere eguzki krema eman behar dute, 980-babesekoa, bestela erreta bukatuko lukete.
Kanpaleku nagusira heltzean, galeria komertzial bat aurkitu dute eta horra joan dira McDonal's batera hanburgesa batzuk bazkaltzera.
Everestera igotzen jarraitu dute eta eskailera mekanikoetan igo eta 6.000 metroetaraino iritsi dira. Orain parterik zailena geratzen zaie, glaziarrak segunduero 100 ur litro galtzen ditu eta hori oso zaila da igotzea, baina mendizale talde honek uretako lantza motordun bat du eta erraz igaro du ur eremua.



7.800 metroetaraino heldu eta pareta bat eskalatu dute, ehun metro besterik ez zaizkie falta eta izugarrizko sorpresa hartu dute: ibili egin behar ziren oinak erabiliz! Ezin zuten soka bota eta arnesa heldu eta motorrak polea baten antzera igo, ez, ezta super otak erabili, ez eta eskailera mekanikorik erabili ere, ez baitaude. Ibili behar dute soilik, baina ez dakite! Munduan zona urbano baino ez daude eta hortik mugitzeko garraiobideak edo makinak dituzte, baina orain ibili behar dutela, ez dakite.
Soka botatzean zerbaiti eusten saiatu dira baina ez zegoen ezer soka lotu ahal izateko, bota mekanikoak maldan gora joateko erabiltzen dira soilik eta ezin dute funtzionatu lauak diren lekuetan.
Orduan mendizaleek etsirik beren etxeetara bueltatzea erabaki dute. Everestera igo gabe gelditu dira modernizazioaren erruz.

Io eta Ume

Historiaurrean baziren bi anaia Io eta Ume izenekoak; gurasoek seme kuttunari Io jarri zioten izena eta beste semeari Ume.
Io eta Ume oso lagunak ziren eta hori gurasoei ez zitzaien batere gustatzen, horregatik Ume itsasora bota zuten eta ez zen Umez ezer gehiago jakin. Io, denbora aurrera egin ahala Umez ahaztu zen.
Egun batean Io eta aita arrantza egitera joan ziren. Io itsasora erori zen eta desagertu egin zen. Aita ziztu bizian amarengana joan zen eta gertatutakoa kontatu zion.
Ioren gorputza izurde batek hartu eta lurralde miresgarri batera eraman zuen. Lurralde miresgarrian, Io, bere bizitzan entzundako guztiaz oroitu zen. Orduan gizon handi eta indartsu batek bizkarra ukitu eta bere anaia berpizteko froga bat egin behar zuela esan zion.



Frogaren lehenengo proba, sugueetatik ihes egitea zen. Bai azkar ere egin, horrela jarraitzekotan berehala berpiztuko zuen anaia. Baina azken pausoan irrist egin eta lurrera erortzeko keinua egin zuen, baina ertz batera heldu, eta salbatu zen. Ibilbidea jarraitu zuen eta sagu bat atera zitzaion. Sagua ez zegoen proban barne, eta Iok izugarrizko beldurra zien saguei eta atzeraka korrika egin eta sugeen ezpondara erori zen. Lurretik bere anaia, Ume, sabaitik zintzilikatzen zegoela ikusi zuen eta hainbeste ikaratu zenez, ezpondaren erdira erori zen. Sugeak ez ziren normalak, suge larruzulatzaileak baizik. Iori sugeak leku guztietatik sartzen zitzaizkion eta gorputza zuloz bete zizkioten. Sufrimendu luze baten ondoren Io hil egin eta Ume bezala sabaitik zintzilikatu zuten.

2009/03/11

Mexiko

Niri gustatuko litzaidake Mexikora joatea, bidaia batean, bospasei egun egoteko, Mexiko oso desberdina delako; hau da, baditu itsasoak eta baditu mendi garaiak, baditu oihan tropikalak eta baditu basamortuak.
Mexikora iristean egingo nuen lehendabiziko gauza Mayen eta Azteken piramideak ikustea izango zen, piramide hauek, ez dakit zertarako, baina eskailerak dituzte, agian errazago igotzeko.
Bisitatuko nukeen bigarren gauza eta niri gehien gustatzen zaidana, basamortuko herri bat izango zen, hangoak baitira Mexikoko kapela famatuak, han eguzkia gogor ematen baitu eta kapela horiekin ongi babesten dute aurpegia.
Bisitatuko nukeen hirugarren lekua Kankuneko hondartzak izango ziren, izugarrizko hondartzak daudelako eta itsasoan bainatzea pila gustatzen zaidalako.
Bisita egingo niokeen beste leku bati, Yucataneko penintsulari izango zen. Yucataneko penintsulan ur-jauzi oso ederrak daudelako, baita ere, oihan tropikal harrigarriak, fauna eta flora oso zabalak dituztenak.
Hegazkina hartzeko orduan, bai joanean eta bueltan, bai lurreratzean eta aireratzean, espero dut ezer ez gertatzea, bestela ez zen izango nire ametsetako bidaia.

N