2009/06/08

Io eta Ume

Historiaurrean baziren bi anaia Io eta Ume izenekoak; gurasoek seme kuttunari Io jarri zioten izena eta beste semeari Ume.
Io eta Ume oso lagunak ziren eta hori gurasoei ez zitzaien batere gustatzen, horregatik Ume itsasora bota zuten eta ez zen Umez ezer gehiago jakin. Io, denbora aurrera egin ahala Umez ahaztu zen.
Egun batean Io eta aita arrantza egitera joan ziren. Io itsasora erori zen eta desagertu egin zen. Aita ziztu bizian amarengana joan zen eta gertatutakoa kontatu zion.
Ioren gorputza izurde batek hartu eta lurralde miresgarri batera eraman zuen. Lurralde miresgarrian, Io, bere bizitzan entzundako guztiaz oroitu zen. Orduan gizon handi eta indartsu batek bizkarra ukitu eta bere anaia berpizteko froga bat egin behar zuela esan zion.



Frogaren lehenengo proba, sugueetatik ihes egitea zen. Bai azkar ere egin, horrela jarraitzekotan berehala berpiztuko zuen anaia. Baina azken pausoan irrist egin eta lurrera erortzeko keinua egin zuen, baina ertz batera heldu, eta salbatu zen. Ibilbidea jarraitu zuen eta sagu bat atera zitzaion. Sagua ez zegoen proban barne, eta Iok izugarrizko beldurra zien saguei eta atzeraka korrika egin eta sugeen ezpondara erori zen. Lurretik bere anaia, Ume, sabaitik zintzilikatzen zegoela ikusi zuen eta hainbeste ikaratu zenez, ezpondaren erdira erori zen. Sugeak ez ziren normalak, suge larruzulatzaileak baizik. Iori sugeak leku guztietatik sartzen zitzaizkion eta gorputza zuloz bete zizkioten. Sufrimendu luze baten ondoren Io hil egin eta Ume bezala sabaitik zintzilikatu zuten.

No hay comentarios: