Egunez parke batean
LABURPENA: Herri handi batean parke bat egin nahi zuten eta Grigor haurra egunero joaten zen parkera bukatu zutenetik eta, egun batean, sorbaldan erle bat jarri zitzaion. Grigor beldurtu egin zen, baina erleak lasaitu egin zuen ez ziola ziztatuko esanez. Oso lagun egin ziren eta Grigorrek erlearekin pasatzen zituen arratsaldeak.
Txepetx batek egunero goiz altxatu eta gereziondo batera joaten zen gosaltzera, baina zozo alfer batek, handiagoa zenez, zuhaitzatik botatzen zuen. Grigor, erlea eta txepetxak tranpa bat prestatu zioten zozoari eta erori egin zen.
Beste batean mutil gaizto batzuek inurriei piza egiten zieten, eta inurriek erleari esan zioten eta erleak Grigorri kontatu zion. Grigorrek tranpa bat prestatzea pentsatu zuen eta mutilak erori egin ziren.
IRITZIA: Liburu hau ez zait batere gustatu. Haurrentzako liburu bat da, letra oso handia duelako eta kontatzen duena tontakeri bat delako. Batik bat horregatik, animaliek hitz egiten dutelako, saguzarrek entzuten dutelako...
No hay comentarios:
Publicar un comentario