Munduko ibaien poemak
LABURPENA: Liburua poemaz osaturik dago, ez da istorio jarraiturik. Kapituluen izenburuak kontinenteak dira, ez dira ez Ozeania, ez Antarktika agertzen.
Liburua Afrikarekin hasten da eta Afrikako ibai nagusienak poemetan deskribatzen ditu. Gero Amerikarekin berdina egiten du eta, azkenik, Europarekin. Baina, Europan, Iberiar Penintsulari buruz gehiago sakontzen du.
Poema asko haikuz osaturik daude, adibidez:
"Izozkiari
mazka goxo-goxo
ari da ibaia".
"Laztan egiten dio
ibaiak
lurrari bizkarrean".
IRITZIA: Liburua gustatu zait. Motza da, marrazki asko ditu, bat poemako. Gutxien gustatu zaizkidan poema gehienetan, inurriak sartzen zituen adibide bezala.
Gustatu zait ezagutzen ez nituen ibaiak ezagutu ditudalako eta ibaien deskribapen onak egiten dituelako.
Liburuari hamarretik zazpi bat jartzen diot, eta Geografia gustatzen zaion edonori errekomendatzen diot liburu hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario