Txoria izateko ametsa
Duela hamar milioi urte izaki talde bat asko garatu zen. Izaki talde hura entxoak ziren, eta oso gorpuzkera bitxia zuten: elefantearen burua, jirafaren hankak eta behiaren enborra. Gorputz horrengatik oso baldarrak ziren.Entxo guztien ametsak, elefante izatea, jirafa izatea edo behia izatea zen: gainera agureek umeei ametsengatik borrokatzera erakusten zieten.
Tutu izeneko entxo-haur batek ez zuen amets hori: txoria izan nahi zuen, txoria baita animaliarik askeena. Egunero zuhaitz batera igo eta salto egiten zuen, baina ezin zuen hegan egin.
Egun batean, ordea, zauri bat egin eta bere gurasoek zigortu egin zuten; gainera Tutuk susmoak bazituen bere gurasoak gezurti batzuk zirela. Tuturen herrian denek hizkuntza berbera hitz egiten zuten. Bere gurasoek, ordea, beste hizkuntza bat hitz egiten zuten. Horrez gain, Tuturen herrian, joko batzuk ziren baina Tuturen gurasoek ez zekiten jolasten eta gainera Tutu gaixoari joko horiek debekatzen zizkioten.
Egun batez Tuturen gurasoen lagun batzuk etorri ziren eta Tutu konturatu zen lagun horiek "torturatzaile berde"en nagusiak zirela, berdin hitz egiten baitzuten. Tutu herriko nagusiarengana joan zen eta zekien guztia kontatu zion. Orduan, nagusiak, Tuturen gurasoak herritik bota zituen.
Baina gauza ez zen hor geratu. Tuturen aitak munstro berde pila ekarri zituen eta guda batean murgildu ziren.
Tutu, azkenean, inor ohartu gabe, txoria bihurtu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario