2009/06/08

2009/03/11

Mexiko

Niri gustatuko litzaidake Mexikora joatea, bidaia batean, bospasei egun egoteko, Mexiko oso desberdina delako; hau da, baditu itsasoak eta baditu mendi garaiak, baditu oihan tropikalak eta baditu basamortuak.
Mexikora iristean egingo nuen lehendabiziko gauza Mayen eta Azteken piramideak ikustea izango zen, piramide hauek, ez dakit zertarako, baina eskailerak dituzte, agian errazago igotzeko.
Bisitatuko nukeen bigarren gauza eta niri gehien gustatzen zaidana, basamortuko herri bat izango zen, hangoak baitira Mexikoko kapela famatuak, han eguzkia gogor ematen baitu eta kapela horiekin ongi babesten dute aurpegia.
Bisitatuko nukeen hirugarren lekua Kankuneko hondartzak izango ziren, izugarrizko hondartzak daudelako eta itsasoan bainatzea pila gustatzen zaidalako.
Bisita egingo niokeen beste leku bati, Yucataneko penintsulari izango zen. Yucataneko penintsulan ur-jauzi oso ederrak daudelako, baita ere, oihan tropikal harrigarriak, fauna eta flora oso zabalak dituztenak.
Hegazkina hartzeko orduan, bai joanean eta bueltan, bai lurreratzean eta aireratzean, espero dut ezer ez gertatzea, bestela ez zen izango nire ametsetako bidaia.

N

No hay comentarios: