Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin zituen eta irakasle ibilia da zenbait herritan. Filologia ikasketak egin zituen, eta Euskal Filologian Doktoregoa egin zuen. Batxilergoko irakasle urte batzuetan ibili eta gero, gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen asko egin du euskarara, bai haur literaturan, bai helduenean. Literaturari buruzko zenbait ikerketa ere egin ditu, batik bat haur literatura arloan. Haurrentzako liburu asko idatzi du, gehienak ipuinak; bere lehen haur-liburua Begi-niniaren poemak izan zen (Erein, 1992), eta geroztik arlo horretan zenbait liburu idatzi du.
Mota desberdineko liburuak idazti ditu:
Narrazioa: Izar bat agertu da (2001 Igela)
Nobela: Hauts bihurtu zineten (2005 Alberdania). Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz.
Saiakera: Bularretik mintzora (2003 Erein)
Poesia: Notre- Dameko oihartzuna (1981 Elkar)
Biziotzaren solasean (1989 Elkar)
Sarean leiho (1994 Alberdania). Igerabidek gauzak esatea baino nahiago izan du iradokitzea, Haiku zaharren teknika eguneratu baten bidez. Naturaren behaketa zehatzaren haritik norberaren sentsibilitateari hots egin.
Maisu isila (2002 Alberdania). Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.
XX. mendeko poesiaren kaierak (2002 Susa)
Haur eta gazte literatura:
Tilin-talan (1993 Elkar)
Egunez parke batean (1993 Alberdania). Egunez parke batean liburu sail baten lehen alea da. Bertan, autoreak pertsonaia bat asmatzen du: Grigor haurra. Grigorrek lagun egiten du erle bat eta animalien erresuma misteriotsuan sartzen da haren bidez.
Gauez zoo batean (1994 Alberdania). Juan Kruz Igerabidek sortutako pertsonaia da Grigor, eta bere erlearen laguntzaz bizi dituen gorabeherak kontatzen dizkigu oraingo honetan.
Denboraldi bat ospitalean (1995 Alberdania). ehenago Egunez parke batean eta Gauez zoo batean izeneko ipuin liburuak argitaratu genituen, eta haien jarraipena da orain argitaratzen dugun Denboraldi bat ospitalean. Ospitale batean, bizi dituen gorabeherak kontatzen dizkigu oraingo honetan.
Oporraldi bat ospitalean (1995 Alberdania).
Neskatxa telepatikoa (1996 Edebe giltxa)
Andretxo bizardunaren uhartea (1997 Edebe giltxa)
Bota ura nire terrazatik (1997 Edebe giltxa)
Gau, gau, gau (1997 SM)
Atea kox-kox (1997 Elkar)
Haur korapiloak (1997 Pamiela)
Abraham (1998 Erein)
Jonas eta hozkailu beldurtia (1998 Aizkorri)
Helena eta arrastiria (1999 Elkar)
Botoi bat bezala (1999 Anaya Haritza)
Hamabi galdera pianoari (1999 Alberdania). Ama hil, eta pianoaren aurrean hamalau urteko neska batek egiten duen barne-bakarrizketan oinarritutako nobela hau heriotzari buruzko hausnarketa bat da, baina ez era intelektual batean emana, nerabeak, gauzak pentsatu baino, sentitu egiten baititu.
Jonasen pena (1999 Aizkorri)
Leo Ferguson (1999 Erein)
Dantzariño haserre (2000 Elkar)
Maisu berria (2000 Alberdania). Maisu berria, Grigor eta erlearen ipuinen bosgarren liburua da. Beste pertsonaia ezagun batzuk ere ageri dira, koadrila osatuz: Arranke, Ainhoa eta abar. Ikasturtearen hasieran, maisu berria dute eskolan, biboteduna, zakarra; harengandik ihesi, gelako haurrek abentura harrigarri bat biziko dute, beste mundu batera sarturik.
Sagutxo ameslaria (2000 Alberdania)
Ttolo maitea (2000 Eusko ikaskuntza)
Txirri, Mirri eta Txiribiton, Alima polita (2000 Alberdania)
Jonasen iratzargailua (2001 Aizkorri)
Eskola ekologikoa (2001 Erein)
Mintzo naiz isilik... (2001 Elkar)
Daratulua (2001 Descle de Brouwer)
Paularen zazpi gauak (2002 Edebe giltxa)
Poesia haur-literatura
Begi niniaren poemak (1992 Erein)
Egun osorako poemak eta beste (1993 Pamiela)
Kartapazioko poemak (1998 Ibaizabal)
Munduko ibaien poema (2004 Elkar)
Gorputz osorako poemak (2005 Aizkorri)
Aforismoa
Herrenaren arrastoan (1998 Alberdania). Denok hasten gara txiki-txikitatik nobela luze bat irakurtzen, eta hil arte ez da nobela hori amaitzen. Bizitza du izenburu. Nobela horretan fikziozko pertsonaiak nahiz benetakoak nahasten dira; arrastoa utzi, eta han-hemenka aldentzen dira bidegurutzeetan zehar, herrenka. aina zer pentsa uzten zaituzten haritxoak dira, eta hitz handirik erabiltzen ez badu ere, hitz handiak datozkizu berehala burura liburua irakurri ahala: bizitza, heriotza, amodioa, adiskidetasuna…
Egia hezur (2004 Alberdania)
Otsagabiako institutuan egindako elkarrizketan, nobela egileek batzuetan esaten zioten oso gutxi idazten zuela baina berak nobela egileek baino gehiago idazten du, liburu txiki asko egin dituelako.
Berak egindako liburu bat irakurri dut Egunez Parke Batean, eta ez zait gustatu baina beste bat irakurtzen ari naiz eta oso gustukoa dut Abraham delakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario