Begi niniaren poemak

EDUKIA: Liburua poemaz osaturik dago, baina poemak ez dira haikurik, poemak oso ulergarriak dira, haurrentzako poemak baitira. Niri ez zaizkit poemak gustatzen eta oso ongi ulertu ditut, liburuaren bukaeran esaten duenez, liburu hau Zizurkilgo haurrekin egin zuen, bera baita Zizurkilgo bertso eskolako irakaslea, hasieran jolas bat bezala hartu zuen, baina gero, liburua argitaratzea erabaki zuen; berak dioenez poemak bere etxeko leihotik ikusten den mendian txukundu zituen.
Liburua oso laburra da hirurogeita hemeretzi orri, baina orri bakoitzeko poema bat dago, horregatik hain motza da liburua eta liburuaren bukaeran idazlearen notatxo bat dago eta horretan azaltzen ditu gauza asko.
IRITZIA: Liburua ez zait gustatu, hamarretik hiru bat jartzen diot, ez zaizkit batere poemak gustatzen, nahiago ditut beste liburu mota batzuk, hala nola, komikiak edo eleberriak. Nire ustez poemak oso aspergarriak dira, horregatik ez nieke poemak gustatzen ez zaien jendeari liburu hau gomendatuko, laburbilduz, ez diot inori Juan Kruz Igerabideren libururik gomendatuko, sei irakurri ditut eta bakarrik "Atea kox-kox" liburua gustatu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario