2009/06/08

Abraham

IGERABIDE, Juan Kruz: "Abraham".

LABURPENA: Mutiko batek Lehen Hezkuntza bukatu du eta DBH hastera doa, baina oso lotsatia da eta beldurra ematen dio DBH. Orduan, liburuak irakurtzen hasten da eta ez da lagunekin kalera ateratzen.
Ikasturtea hasten da eta ez du hitzik esaten. Egun batean Erlijioa zeukan eta erlijioko irakasleak Abrahamen istorioa kontatzen hasi zen, baina mutiko honek protesta egin zuen, gezurra zela esanez, eta Etikara joan zen. Momentu hortatik aurrera Abraham deitzen hasi ziren.
Ia gauero amets gaixtoak zituen eta idaztea pentsatu zuen. Irakasle batez, Mari Luzez, alegia, maitemindu zen, baina oraindik ere oso isila zen.
Egun batean liburuzainarekin klase ematen ari zirelarik Abraham Zoologiari buruz ikertzen hasi zen eta, klasea bukatzean, liburuzainak, Nepok, Abrahamek idatzitakoa irakurri eta asko gustatu zitzaionez, astean arratsalde batez, gelditzen ziren Zoologia ikertzeko.
Bere etxe ondoan bizi zen amonari poema bat idatzi zion eta zuzendaria ohiuka ea zergatik idatzi zuen hori bere amari buruz, esanez. Gurasoekin bilera bat izan zuten, baina amona agertu eta oso poema ona zela esan zuen eta arazoa konpondu egin zen. Arratsalde horretan festa zuten eta Naroak, bere gelakide batek, ateratzeko eskatu zion, baina Abrahamek ezetz esan zion.
Egun batez tripan izugarrizko mina sentitu zuen eta bere gurasoak izutu eta ospitalera eraman zuten. Bi astez egon zen ospitalean. Handik atera zenean psikologo batengana joan zen eta oso lagun egin zen psikologoarekin eta bere buruarengan sinesten hasi zen. Azkenean Mari Luzi zion amodioa errespetua bilakatu zen eta Naroarekin ateratzen hasi zen.

IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Gutxien gustatu zaidana poema asko agertzen direla eta niri ez zaizkit poemak gustatzen. Beste aldetik irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidanen artean dago, nerabe baten bizitza kontatzen duelako. Liburua hartu nuenean ez nuen uste nerabeen inguruko istorioa izango zenik, nahiz eta azalean nerabe baten marrazki bat agertzen den. Liburu hau nire gelako edonori gomendatuko nioke.
Liburuaren hasierarekin ez naiz asko identifikatu, bera oso isila zelako eta hori ez da nire kasua, baina bukaeran, pentsatzen duena esaten du eta horretan gehiago irudikatzen naiz.
Liburu hau irakurtzen hasten den edonor, hasieran aspertu egingo da, baina gero atxikitu egiten zara liburu honetara.

No hay comentarios: