2009/06/08

Atea kox-kox

IGERABIDE, Juan Kruz: "Atea kox-kox".

LABURPENA: Hiru haur, egunero bezala, eskolara doaz. Egunero bezala atean kox-kox egin zuten eta, atea irekirik zegoela ikusi zutenean, barrura sartu ziren.
Barruan eskale bat zegoen, eskaleak bokata eskatu zien eta horren truke, ipuin bat kontatuko zien.
Bokata eman zioten eta ipuina kontatu zien. Hori egunero egiten zuten, baina egun batean, eskalea ez zegoen eta mezu-poema bat utzi zien bere liburua ezkutaturik zegoen lekua adieraziz. Eskola bukatu ondoren, liburua bilatzen hasten dira eta baita aurkitu ere. Hortik aurrera ipuin bat irakurtzen dute eskolara joan baino lehenago.
Ipuin bakoitza bi edo hiru orrialdekoa da eta ipuin bakoitzaren bukaeran poema bat dago. Ipuin bakoitza gai desberdinekoa da, hau da, fikziozkoak, abenturazkoak, errealistak, tradizionalak...

IRITZIA: Liburua gustatu zait ipuintxoak oso dibertigarriak eta entretenigarriak zirelako. Liburu honi hamarretik zazpi jarriko nioke. Hasieran oso aspergarria iruditzen zitzaidan, baina ipuintxoak agertzen hasten direnean oso entretenigarria bilakatu zait.
Gehien gustatu zaidan ipuina "Nire haur garaiko ipuin bat" izan da; haur batzuk borda erori bat gaztelu bat bezala erabiltzen dute eta alegiazko etsai bat dute. Herriko jaietan bero handia egiten zuenez "gaztelua" erretzen zaie eta bere alegiazko etsaiaren erruz izan dela esaten dute. Supituki bilatzen hasten dira eta, azkenean, ohartzen dira bakarrik erre zela.
Nire klaseko gustiei gomendatzen diet liburu hau entretenigarria eta erraz irakurtzekoa delako.

No hay comentarios: